Babarrunaren kofradeak Semblanten

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 28a

Semblante Andaluz-eko kideek babarrun jana antolatu zuten igande eguerdian. 120 lagun bildu ziren Jose Ignacio Telleria eta Fernando Antón sukaldariek prestatutako babarrunak jateko. Lehena, Tolosako Babarrun Kofrade Nagusia da eta bigarrena berriz, Gaztelubide elkarteko sukaldaria. Behin bazkaldu ostean, Semblanteko lau kideri omenaldia egin zitzaien, Manuel Núñez, Ramón Moreno, Antonio Beltrán eta Antonio Almenarari hain zuzen ere.