Hitzak eta sariak Literatura Lehiaketan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 28a

Lasarte-0riako Udalak urtero antolatzen duen literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen larunbata eguerdian Manuel Lekuona kultur-etxean. Haur eta gazteen XXIV. lehiaketa izan da aurtengoa eta helduena XXV. ediziora iritsi da. Jende ugari bertaratu zen sari banaketa ikustera eta musikaz lagundutako poema errezitaldiaz ere gozatu ahal izan zuten denek.

Giro goxoan burutu zen literatur lehiaketaren sari banaketa jendez lepo zegoen kultur-etxeko hitzaldi aretoan.
Sariak eta diplomak banatzeari ekin aurretik ordea, hitzaldi labur bat eskaini zuen Pablo Barrio alkateak.
“Mahaiaren beste aldean” lehen aldia zuela aitortu zuen, idazlea ere baita gure herriko alkatea. Horregatik, hainbat aholku eman zizkien herriko zein kanpoko etorkizuneko idazle guztiei.
“Saria jasotzea polita da, denoi gustatzen zaigu, baina idazketa prozesuan garrantzitsuena, sortzea da, idaztea bera”, esan zuen Barriok.
Bestalde, literaturaren helburua eta bene benetako saria, idazleak sortutako obra hori “besteekin konpartitzea” dela iritzi zion.
Amaitzeko, idazle gazteek sekulako “inbidia” ematen diotela aitortu eta idazten jarraitzeko gomendioa luzatu zien guztiei.

Lasarte-Oriako XXV. Literatura Lehiaketa

Euskarazko ipuina: Alaine Agirre Garmendia, "Urdin Ilun"
Euskarazko poesia: Aitor Albistur Pulido, "Bizipen galduen izkribua"

Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXIV. Literatura Lehiaketa

A kategoria (2002 urtean edo ondoren jaiotakoak)
Euskarazko ipuina:
1.- Maren Urkizu Urruzola, "Kolore-Lapurra"
2.- Unax Otaegi Garcia, "Alaitasunaren zubia"
3.- Beñat Mazkiazaran Gaztelumendi, "Armiarma eta eulia"
Gaztelaniazko ipuina:
1.- Nerea Serrano Calvo, "La tortuga voladora"
2.- Ainhoa Heredero, "La rana y el caballo en el mundu al réves."
3.- Eneko Otero Sotomayor, "Las bicicletas y el burrito"

B kategoria (1999, 2000 edo 2001 urteetan jaiotakoak)
Euskarazko ipuina:
1.- Jone Arroyo Egizabal, "Olium Botellumen abenturak"
2.- Julen Urruzola Oianguren, "Alain super-heroien munduan"
3.- Haizea Furundarena Basarte, "Izar distiratsuak"
Gaztelaniazko ipuina:
1.- Unai Anguiano Guijarro, "Un nuevo amigo en la granja"
2.- Mirari Etxebeste Garcia, "La aventura de Gotin y Gotán."
3.- Nerea Guinaldo Pozo, "La playa que nunca se acababa"
Gaztelaniazko Poesia:
Noa Carretero Uresberueta, "Una mentira"

C kategoria (1996, 1997 edo 1998 urteetan jaiotakoak)
Euskarazko ipuina:
1.- Beñat Urruzola Oianguren, "Bi egun, 7. kilometroan"
2.- Leire Chorro Holgado, "Hautsontzi baten istorioa"
3.- Maialen Aizpurua Artola, "Anneren gorabehera"
Gaztelaniazko ipuina:
1.- Leire Chorro Holgado, "Garnacha visita el palacio"
2.- Irune Casado Bazaco, "Un avión diario"
3.- Saram Loinaz Marjani, "Quintanaloranco"
Gaztelaniazko poesia:
Cristina Garcia Arizmendi, "Detrás de tantas promesas, se esconden muchas mentiras