Orain artean, ekintza oro Manuel Lekuona Kultur-etxeko kafetegian gauzatzen bazen ere, orain planteamendu berri bat egin nahi dute, horiek guztiak espazio irekietara edota herriko taberna eta dendetara eramateko.
Era honetara, jendearekin harreman estuago lortu, eta kontzertuak, antzerkiak, etab., toki naturalago eta hurbilagokoetan burutuko dira. Zirkuitu berri horrek Kultur Kale Zikloa izena hartuko du.
Deialdia
Hori dela eta, Lasarte-Oriako Udalak eta Xpressionk-ek taberna eta dendei dei egiten diete ekintza kultural ezberdinak uztartuko dituen zirkuitu honetan parte har dezaten. Ekimena 2011. urtearen bukaeratik hasi eta 2012. urte osora luzatuko da. Eta eskakizun bakarra espazio egoki bat edukitzea izango da, edo ekintza horiek kalean, hiri-espazioan burutzeko asmoa agertzea.
Gainera, artelanak beren espazioetan ikusgai jarri nahiko lituzketen taberna edo dendek antolakuntzaren babesa izango lukete, zeren, funtsean, proiektu honen helburua herrian mota orotako artelanen normalizazioa baita.
Era berean, antolatzaileek artista orori proiektuan parte hartzeko deialdia ere luzatzen diete.
Proiektu honetan parte hartu nahi duenak Manuel Lekuonako 943 376 181 edo Xpressioneko 943 368 137 telefono zenbakietara deitu behar du. Bestela, harremanetan jarri daiteke ere kultura@lasarte-oria.org edo jokin@xpressionk.net helbide elektronikoetara mezua bidaliz.