29_Ontziak itzuliz kontsumitzailea irabazle

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 29a

Ekologistak Martxan eta Lasarte-Oria Bizirik! taldeek antolatutako Itzuli proiektuari buruzko hitzaldia izan zen bart Manuel Lekuona kultur etxean.
Hitzaldian azaldu zutenez, Espainiako legea uztailean aldatu zen. Honen arabera, prebentzioa eta ontzien berrerabilera edo kalitatezko birziklapena sustatu beharko litzateke. Horregatik ekologistek Itzuki proiektua aurkeztu dute.
Proiektuak iraganeko prozesu batera bueltatzea proposatzen du, ontziak komertzioei itzultzea eta honen balioa dirutan berreskuratzea. Era honetara, gainera, produktuaren benetako prezioa jakin daitekeela, azpimarratu zen.
Hitzaldian eskainitako datuen arabera, egun Alemanian ezarria dagoen prozesu honen bitartez, ontzien %90-80 berreskuratzen dira. Estatuko sistemaren bidez, ECOEMBESEk %60a.