Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pablo Barrio alkatea, Boris Nogales eta Ana Isabel Prieto zinegotziak izan dira parke berriari irekiera ofiziala ematen. “Aurretik bertan zeuden jolasak oso zaharrak zeuden eta ez zuten egungo segurtasun araudia betetzen beharrezkoa zen aldaketa” azpimarratu dute udal ordezkariek.
Horrela izanda, 0 eta 6 urte bitarteko umeentzat egokitutako jolasak jarri dira “lehengo parkea ere adin honetako umeei zuzenduta zegoen eta mantentzea erabaki dugu batez ere hemendik gertu kokatzen delako haur eskola”. Parkea aldatzerakoan, lurra berritu da eta oso kontutan izan dira erabilitako materialak jolas lekua guztiz ziurra izan dadin. Horretaz gain, jolas bakoitzaren kokapena asko zaindu dela adierazi dute araudia zorrotz betetzeko asmotan.
Parkeen azterketa sakona
Dagoeneko Euskotren ondoko parkea berritzen ari dira eta 2012an herriko jolas leku guztien egoera ondo aztertuko da “zenbait parketako jolasak ordezkatu beharko direla aurreikusten dugu eta kasu batzuetan parkea bere osotasunean aldatzea aztertu beharko da.” Hauetan ere egokitutako jolasei lekua egingo zaie Ana Isabel Prieto zinegotziak aurreratu duenez.