Ez da momentuz konponbiderik Michelinen langile eta enpresa artean

Txintxarri 2011ko azaroaren 30a

Erantzun ona izan du Lasarte-Orian hitzarmen egoki baten alde Michelin enpresako sindikatuek deitutako protestak. Azken hiru asteazkenetan ordu beteko lanuztea egin dute langileek arratsaldeko 14:00 eta 15:00ak bitartean Langile Batzordeak deituta. "Hitzarmen justu eta arrazoizko baten alde" leloarekin, enpresaren sarrerako atean elkartu ziren.

LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak bihar elkartuko dira berriro protestek hartuko duten norabidea erabakitzeko, hiru astetan lanuzteak egin dituzten arren, enpresak sindikatuen eskaerei ez baitie erantzunik eman. Sindikatuen arabera atzo ere produkzioa erabat gelditu zen ordu betez, baina enpresa hitzarmenari buruzko negoziaketak etenda daude. Langile eta sindikatuek ez dute enpresaren zuzendaritzak egindako eskaintza onartu. Aho batez baztertu dute eta "lotsagarria" iruditzen zaie, azken urteotan enpresak izan dituen irabaziak kontutan izanik (192 milioi euro 2010ean).

Gasteiz eta Lasarte-Orian Michelin multinazionalak dituen enpresetako langileek elkarrekin egin dituzte azken hiru asteotako lanuzteak. Aurten eta hurrengo urtean soldata igoerarik ez izatea, baina 2013 eta 2014an %1,5eko igoera eskatzen dute lanaldiari eta arlo sozialari buruzko beste eskaera batzuekin batera.