Josune Martiarena psikologoak "Nere aita etxe batean bizi da eta ama beste batean" hitzaldiaren bidez guraso bananduak izatearen gaia jorratu du gaur Manuel Lekuona kultur-etxean izan den hitzaldian.
Lehenik, familia-ereduak aldatu arren, haurrek behar berdinak dituztela gogoratu du. Ostean, guztia 9 urte baino gutxiagoko haurren ikuspegitik azalduz, banantzea, honen ondorioak eta haurrek dituzten beharrez mintzo da.
Mintzaldia Lasarte-Oriako Udalak antolatzen duen haur eta nerabeen gurasoei eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldi zikloko aurtengo azken saioa izan da.