30_Gazteen begirada

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 30a

Bart Oihan Agirretxe eta Ane eta Maider Galardik apirilean Etiopiara egindako bidaiari buruzko haien ikuspegia eskaini zuten betea zegoen Jalgi kafe-antzokian.
Bidaia Porrotx eta Marimotots pailazoekin batera egin zuten eta honek Wukroko eremuan dauden proiektuetako batzuk ezagutzeko aukera eman zieten, baita hauetan laguntzea ere.
Baina giza-proiektu hauetaz gain, bertako ohiturak eta ingurumena ikusteko aukera ere izan zuten.
Honela, haien bizipen guztiak azaldu zituzten diaporama zikloko azken saioan.