Bertsolaritzarekin fidela izaten saiatu da Altuna, “bertsoaren bat-batekotasunarekin bat egin du dokumentalak”. Martxoan grabatzen ari zen, maiatzean muntatzen eta azaroan zine komertzialetan estreinatu ondoren festibaletan erakusteko prest. “Bertsoa bezalakoa izan da filma niretzat, bota eta listo!”
Zuzendariaren ustetan, pelikula hau bertsolaritza oso urrutitik bizi duten pertsonentzat bada. “jendea animatzen dut bertsozalea ez izan eta euskaraz ez jakin arren, Bertsolari ikustera joateko. Dokumentalaren ostean, beste modu batera ikusiko dute bertsolaritza eta baita euskara ere”.