Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Jubilatuen elkarteak V. Antzerki Topaketak antolatu ditu gure herrian. Adinak eta muga fisikoek mugarik ez direla erakutsiko dute bi egun hauetan. Atzo Hondarribiko Kasino Zaharra eta Oñatiko Pake Leku elkarteko kideek Manuel Lekuona kultur-etxera hurbildu ziren herritarren barreak eragin zituzten. Gaur Urnietako Denda Berri elkarteko kideek haien lana erakutsiko dute 17:00etan eta 18:30ean, berriz, ONCE elkarteko lagunen txanda izango da.