Egungo egoeran langabezia, hazkunderik eza,… nagusi dira eta dirudienez hemen izango ditugu denboraldi batean. Mundu guztiak galdetzen dio bere buruari, aldamenekoari, edo adituari zer egin zulotik ateratzeko. Ekonomista bat badago inguruan, noski, begiradak berari doazkio… eta erantzuna bukatu baino lehen... "errudunak zuek zarete". Tira…
Azkenaldi honetan entzun ditudan zentzuzko proposamenetatik hiru aipatuko ditut. Bat, egoera kaskarrak irauten duen bitartean, zorroztasun-egitarauak leundu egin beharko lirateke, denbora tarte zabalagoan barreiatuz. Bi, Europako Banku Zentralak azken-aukerako mailegu-emailea behar du izan: likidezia gehiago sortu behar du zailtasunak dituen herrialdeei lagunduz. Hiru, sistema finantzieroan gainbegiratzea zorroztu behar da, koordinazioa handituz. Bestela zer? Egoerak horretan jarrai dezake denbora luzean … eta euroaren porrota ekarri. Zaila da, baina hortxe erakusten dute agintari handiek euren ikusmena.
Beno, besterik ez ... Ah, bai! Landaberri Ikastolako jangela … Badirudi Gipuzkoako ikastetxe publiko bakarra dela eskola-jangelarik gabe. Agintari guztiek, garbi dago, zeresanik badutela behingoz konpontzeko. JANGELA ORAIN!!! Gainera, udalak jantoki eskolarraren aurtengo matrikulazioa itxi du.
Ah bai! Eta ez ahaztu Mintzodromoa, euskaraz aritzeko aukera gaur ostiral arratsaldean… eta bihar… eta etzi… eta... beti.