Elisabeth ileapaindegiak 51 urte bete ditu

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 2a

Urteurrena behar bezala ospatzeko festa egin zuten azaroaren 23an Elisabeth ileapaindegian. Bertara hurbil ziren bezero eta lagunek Elisabeth Gonzalez eta bere amak urte hauetan egindako lana eskertu nahi izan zuten. Jabeak Donostiako zenbait lagunen babesa izan zuen ere egun honetan eta bere lana aitortzen duen oroigarria jaso zuen. Lore sorta batzuk eta plaka bat izan zituen opari hain egun berezian.