2003 jaiotako igerilarientzat lehenengo txapelketa izan arren, hauek igerian bikain egin zutela azpimarratu du entrenatzaileak. Bederatzi gaztetxok parte hartu zuten 50 m. bizkar proban eta Leire Martin eta Xabier Hernandez izan ziren azkarrenak.
Bikain ibili ziren ere 2002an jaiotako gazteak. Batzuk 50 m. bizkar proba egin zuten eta nesketan, Nerea Garcia bigarren izan zen, taldeko adineko errekorra ezarriz. Lander Sorozabal eta Irati Arzalluzek, aldiz, 100 m. Bizkar proban aritu ziren eta hirugarren postua eta laugarrena eskuratu zituzten.
Gainera, benjaminen 6x25m. mixto erreleboan bigarren, hirugarren eta zazpigarren postua lortu zuten aurkeztutako taldeek. Baina entrenatzailearentzat azpimarratzekoa da haurrek ederki gozatu zutela.
10 eta 11 urteko igerilariek, 50 bular eta 200 bizkar probak egin zituzten. Nesketan Nahia Jie Villamedianak lehengo postua lortu zuen bi probetan eta bizkar proban "sekulako marka" egin zuen bigarrenari 26 segundo atereaz. Eta Leire Carcedo bigarren izan zen bular proban.
Espainiako eskolartekoa
Honetaz gain, 11 eta 12 urte arteko gaztetxoen artean, Ainara Garcia bikain ibili zen.
100 m. bular proban "jaun eta jabe" izan zen eta Espainiako Eskolarteko Txapelketako denbora gutxienekotik 4 segundora geratu zen. “Eta urte osoa dugu oraindik,” azpimarratu du Apeztegiak 200 m. bizkar proban, gainera, bigarren izan zen igerilari gaztea.
Bular proban gainera, Janire Berasarte eta Maialen Casado bigarren eta hirugarren izan zen, hurrenez hurren.
Azkenik, 4x50 m. erreleboa izan zen. Nesketan bi talde atera ziren. Maialen, Nahaia Jie, Janire eta Ainarak osatutakoak lehenengo postua lortu zuen. Bigarren taldeak laugarren postua eskuratu zuen. Mutiletako talde bakarrak, aldiz, bosgarren amaitu zuen.
Gipuzkoako selekzioa
Era berean, larunbatean Gasteizen Selekzioen arteko Euskadiko Txapelketa ospatu zen. Bertan Buruntzaldea IKT-ko Iñigo Ibarburu izan zen lehiatzen Gipuzkoako selekzioaren izenean.
Goizeko proban, 100 tximeletan, deskalifikatua izan zen nerbioen ondorioz irteeran aldez aurretik ateratzeagatik.
Arratsaldeko saioan, berriz, 200 tximeletan, Iñigobigarren sailkatu zen eta bere marka pertsonala 4 segundotan hobetu zuen.
Orokorrean, Gipuzkoako selekzioa nagusitasun osoz gailendu zen txapelketan 831 punturekin.
Borja Apeztegia entrenatzaileak azaldu duenez, “emaitza hauekin, abenduren 10 eta 11ean Madrilen ospatuko den Autonomien arteko Txapelketarako sailkatzen ote denaren zain egon beharko dugu”.