Euskaraz mintzatzen Euskararen Nazioarteko egunaren bezperan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abe. 2a, 01:00
Euskararen Eguna egun bat aurreratu eta ostiralean ospatu zen Mintzodromoarekin. Okendon jarri zen karpan arratsaldeko 18:00tik 21:00ra bitartean euskaraz egiteko ohitura dutenak eta horren bila dabiltzanak hiru gairen inguruan mintzatu ziren lau laguneko mahaietan banatuta, ordu laurdenero solaskidez eta gaiz aldatuz. Bi txanda egin ziren eta parte hartzaile asko hurbildu zen bertara euskaraz mintzatzeko asmoz.

Lehen urtea izan da udalak Euskararen Nazioarteko Eguna bultzatzea erabaki duela eta Ttakun Kultur Elkartea herriko bi euskaltegiekin batera antolatu du Mintzodromoa aurtengoan.

"Mundialak Gara" kantu taldeak eta "Xumela" abesbatzarekin euskal abestien tartea izan zen eta bukaera borobila emateko, Mailu Arrutiren "Intxaurretik Mingainera" bakarrizketa ikusteko aukera izan ziren gerturatutako lagun guztiek. Hainbat herritar ezagunek parte hartu zuten ekimenean, besteak beste, David Martin eta Mikel Unanue kirolariek, Nora Izagirre arropa diseinugileak, Pablo Barrio alkateak eta Boris Nogales zinegotzia. Azken honen hitzetan oso pozik daude Euskara Zerbitzukoak ekimenak izandako harrerarekin eta datorren urtean, euskararen eguna behar bezala ospatzeko ekintza gehiago antolatuko dituztela aurreratu zuen.