02_Mintzodromo erraldoia Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 2a

Euskararen Eguna egun bat aurreratu eta gaur ostirala egingo da Mintzodromoa Okendon jarriko den karpa batean.
Arratsaldeko 18:00tik 21:00ra bitartean euskaraz egiteko ohitura dutenak eta horren bila dabiltzanak hiru gairen inguruan mintzatuko dira lau laguneko mahaietan banatuta, ordu laurdenero solaskidez eta gaiz aldatuz.
Aurten udalak Euskararen Nazioarteko Eguna bultzatzea erabaki du eta Ttakun Kultur Elkartearekin zein euskaltegiekin batera antolatu du Mintzodromoa: ekitaldiari haiera eta amaiera "Mundialak Gara" kantu taldeak eta "Xumela" abesbatzak emango die euskal abestiekin eta tartean Mailu Arrutiren "Intxaurretik Mingainera" bakarrizketa ikusteko aukera ere izango da. 18:15etan eta 19:30etan hasiko diren mintzatzeko bi txandatan hainbat herritar ezagunek parte hartuko du, besteak beste, David Martin eta Mikel Unanue kirolariek, Nora Izagirre arropa diseinugileak, Pablo Barrio alkateak eta Maider Segurola kazetariak.