02_Zero Setteren kontzertua Valladoliden

Txintxarri 2011ko abenduaren 2a

Gaur herriko Zero Sette Akordeoi orkestrak Valladolid hiriko IX. Akordeoi jardunaldietan parte hartuko du. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Caja Españaren areto nagusian.
Elias Goikouriak zuzendutako taldeak Händel, Bruno Ruch, Geronimo Gimenez, Gershwin, Willi Münch, Draeger, Cebrian Ruiz, Sibelius eta Chapi musikarien lanak eskainiko ditu Gaztelako Valladolid hiriko emanaldian.