Badator Multimusikala Zero

Txintxarri 2011ko abenduaren 3a

Deialdi irekia egin zuen ostiralean Multimusikala kolektiboak herrian 15 egun barru egingo den musika festibal erraldoiaren inguruan mintzatzeko. Villa Mirentxuko beheko aretoan bildu ziren zenbait lagun gaur egun Multimusikalaren egoera nola dagoen aztertzeko eta bide batez, aurrera begira hartu beharko lukeen norabideaz eztabaidatzeko. Horretaz gain, Zero Multimusikalaren kartela aurkeztu zuten eta egitarauaren nondik norakoak azaldu zituzten antolatzaileek (behean atxikia).
Azaldu zutenez, aurtengoan 15x20 metroko karpa jartzeko asmoa dute, eskenatoki nagusiari pegatuta, jendea busti ez dadin. Urtero bezala, berogailu sistema ere jarriko dute martxan hotzari aurre egin asmoz.

Antolatzaileen eskaria

Multimusikala festibala antolatzen dutenen iritziz, “herriak herriarentzat” antolatzen duen festa izanik, herritar guztien parte-hartzea beharrezkotzat jotzen dute. Horregatik, bai ostiralean bertan eskenatokia muntatzeko, bai festibala bukatu ostean karpa jasotzeko eta festibalak irauten duen egunetan barran aritzeko jendea behar dutela adierazi dute. Horretarako, Trumoi tabernan txandak betetzeko taula bat jarri dutela ohartarazi dute eta interesa duen orok bertan eman dezake izena.
Gainera, kontakturako e-mail bat zabaldu dute: multimusikala@gmail.com eta euren blog-ean (multimusikala.blogspot.com) nahi adina informazio dagoela adierazi dute.
Azkenik, abenduaren 9an prentsaurrekoa emateko asmoa dute eta bertan finkatuko dituzte oraindik lotu gabe dituzten detaile guztiak.

Ostiraleko Egitaraua:
-Eguerdi aldera: Aurkezpen ekitaldia KARPAN
- Arratsaldean: pintxo poteoa
-21:00tan UDABERRIN LOS WACHINEIS
-22:00tatik aurrera kontzertuak KARPAN: OI SALIMOS, 40 DE FIEBRE, LA KINKY BEAT, RUDE KANKA SOUND SYSTEM (5 euroko bonolaguntza sarrera jartzea aztertzen ari dira)

Larunbateko Egitaraua:
-12:00etatik aurrera KARPAN Graffiti erakustaldia Arri Jeffek musikatuta + Perkusio jole senegaldarrek eta Iruñeatik etorritako Mutiko Alaiak peñaren txarangak herriko kaleak girotuko dituzte.
-13:00ean KARPAN KULTO KULTIVO eta BUNKER13 rap taldeak.
- ARTIZAR Tabernan 13:00ean IBAN NIKOLAY
- HERRI BAZKARIA
-17:00etan JALGIn RAS MIGUEL eta FARI eta LOUISE MICHEL
-18:00etan ABENDen A HUMAN DISASTER eta FLATTENED FROGS MASACRE
-19:00etan MAUREN TABERNAn OREINDIK eta MAKULU KEN
-20:00ETAN TRUMOI ONDOKO LABADEROAN PUS, THE TRIFASIKS eta KEEP DIGGIN
-22:00etan KARPAn BUFFALO, ANAI-ARREBAK, ADABEGI ETA EGIN PATCHANGA BAND (Italia Turin)
-22:00etan ILARGI TABERNAn A RASTA-K SOUND djak
-22:00etan JALGI TABERNAn DJ BULL