05_Udal bulegoak aste osoan itxita direlako barkamena eskatu du alkateak

Txintxarri 2011ko abenduaren 5a

Pablo Barrio alkateak barkamena eskatu du aste osoan Udaletxea itxita egongo delako, gehiegikeria iruditu zaio herritarrei zerbitzua murriztea eta neurriak hartuko ditu berriro errepikatu ez dadin.

Astean zehar astearte eta ostegunean bi jai egun daudelarik, eta astelehen. asteazken eta ostiralean zubia egin delako, Udaletxea itxita egongo da aste osoan eta Pablo Barrio alkateak barkamenak eskatu ditu Udala abenduaren 5etik 9ra itxita delako “sortutako eragozpen” guztiengatik: “gehiegikeria” iruditu zaio neurria, “Lasarte-Oriako herritarrei zerbitzua murriztea dela” uste du eta hala ere “aurreko udal gobernuak hartutako erabakia aurrera eraman beharrean” aurkitu direla adierazi du prentsa ohar baten bidez. Aurrera begira alkatetzak horrelakorik ez gertatzeko neurriak hartuko dituela ere iragarri du. Honela dio hitzez hitz alkatetzaren oharrak: Lasarte-Oriako alkatetzak udala aste honetan zehar itxita egongo dela jakinarazi nahi du. Alkatetzari, Lasarte-Oriako herritarrei zerbitzua murriztea dela iruditzen zaio hau, gehiegikeria bat. Halere, aurreko udal gobernuak hartutako erabakia aurrera eraman beharrean aurkitu gara. Aurrera begira alkatetza honen asmoa horrelakoak berriro ez gertatzea da. Aldez aurretik barkatu sortutako eragozpen guztiak, Pablo Barrio Ramirez alkateak”.