Udal Gobernuaren koherentzi falta eta kudeaketa txarra salatu du PSEk

Txintxarri 2011ko abenduaren 7a

Etxez etxe banatu duten orri batean Udal Gobernuko kideen eta bereziki Ana Isabel Prieto Obrak eta Zerbitzuak batzordeko arduradunaren jokabide eta kudeaketa kritikatu du Lasarte.Oriako PSEko Jesus Zaballos buruak. Bera agintean zela Plataformak salatzen zituen arazoek sei hilabete ondoren konpondu gabe segitzen dutela salatu du Zaballosek asteazkenean prentsaurrekoan.

Zenbait plaza, farola, lur, edukiontzi eta abarren egoera kaxkarra salatu du Jesus Zaballosek. “Barregarria eta koherentzia gutxikoa da lehen kritikatzen zituztenak, orain ere, sei hilabete ondoren, egoera berberean daudela”.
Konkretuki Arranbide plazaren egoera aipatu zuen PSEko bozeramaleak. Eta Auzo elkarteak webean jarritako salaketa batzuek irakurri zituen orain ere egoera horretan daudela adieraziz eta gainera auzo elkarteak orain ezer ere esaten ez dutela salatuz.
Herriko buzoi guztietan bota duten orrian kasu batzuek besterik ez dituztela jarri esan zuen Zaballosek, askoz ere gehiago dituztela, herritarrek web orrialdearen bidez helaraziak: “kolpeen ondorioz okertuta daude pibotak, argirik gabeko farolak, erorita dauden zuhaitzak... Aita Saindua Madrilen egon zenetik bost hilabete behar izan dituzte pintadak ezabatzeko”.
Deia luzatu zion Ana Isabel Prietori herritarren kezkei eta arazoei erantzuteko eta konkretuki ondo ez dabiltzan lurrazpiko edukiontzi askok oraindik garantia dutenez enpresari kexa eta eskaera egiteko.