Zenbait plaza, farola, lur, edukiontzi eta abarren egoera kaxkarra salatu du Jesus Zaballosek. “Barregarria eta koherentzia gutxikoa da lehen kritikatzen zituztenak, orain ere, sei hilabete ondoren, egoera berberean daudela”.
Konkretuki Arranbide plazaren egoera aipatu zuen PSEko bozeramaleak. Eta Auzo elkarteak webean jarritako salaketa batzuek irakurri zituen orain ere egoera horretan daudela adieraziz eta gainera auzo elkarteak orain ezer ere esaten ez dutela salatuz.
Herriko buzoi guztietan bota duten orrian kasu batzuek besterik ez dituztela jarri esan zuen Zaballosek, askoz ere gehiago dituztela, herritarrek web orrialdearen bidez helaraziak: “kolpeen ondorioz okertuta daude pibotak, argirik gabeko farolak, erorita dauden zuhaitzak... Aita Saindua Madrilen egon zenetik bost hilabete behar izan dituzte pintadak ezabatzeko”.
Deia luzatu zion Ana Isabel Prietori herritarren kezkei eta arazoei erantzuteko eta konkretuki ondo ez dabiltzan lurrazpiko edukiontzi askok oraindik garantia dutenez enpresari kexa eta eskaera egiteko.