Multimusikala eta Euskal Jaia Okendon aurkeztu dira

Txintxarri 2011ko abenduaren 9a

Eguerdian aurkeztu dira Okendo plazan Multimusikala eta Euskal Jaia. Agerraldian izan dira Multimusikala jaialdiko antolatzaileak Euskal Jaia elkarrekin antolatzen duten herriko elkarteen ordezkariekin batera. Udal ordezkaritza ere izan da besteak beste, Pablo Barrio alkatearekin.

Euskal Jaia ospatzeko hainbat elkarte batu dira bigarren urtez. Jaialdia igandea, abenduaren 18an izango da Okendo plazan eta bertan eguerditik aurrera, hainbat ekintza burutuko dira, haur, zein helduentzat. Musika, jaki dastaketa eta herri kirolak izango dira besteak beste herria girotzen. Antolatzaileek gainera, egun horretan baserritar jantziarekin ateratzeko deialdia egin diete herritarrei.

Bestetik, Euskal Jaia aurkezteaz gain, agerraldian Multimusikala jaialdia ere ofizialki aurkeztua izan da. Izan ere, Multimusikala asteburu horretan bertan burutuko da egitarau potoloarekin. Musika jaialdia ostiralean, abenduaren 16an, hasi eta igandean, abenduaren 18an, Euskal Jaiarekin bukatuko da.