10_Ostadar nagusitu da Texas Lasartearraren aurkako derbian

Txintxarri 2011ko abenduaren 10a

I. Kadete mailako partidua jokatu dute gaur goizean Michelingo berdegunean herriko bi taldeek. Eguraldi ona lagun, ikuskizun polita eskaini dute bi taldeek partidua ikustera hurbildu diren herritarren aurrean. Lehen zatian, gol bakarra izan da, Ostadarren mesedetan Iker Agirrek sarturikoa hain zuzen. Gol horri esker, Ostadarreko mutilek atsedenaldira lasaitasun apur batekin joateko aukera izan dute.
Atsedenalditik bueltan, beste hiru gol ikusi dira zaletuen gozamenerako. Lehena, Iker Agirrek sarturikoa bigarren zatiaren erdi aldera (bere bigarren gola partidan), baina gutxi iraun die pozak Ostadarreko mutilei. Izan ere, handik minutu bira Texaseko Unai Arroyok gola sartu baitu partida amaierari emozio apur bat emateko. Momentu hortatik aurrera aukera dezente izan dituzte bi taldeek eta partida amaitzeko hamar minuturen faltan Iñigo Garcíak behin betiko lasaitasuna eman dio Ostadarri hirugarren gola sartuz.