Ostadar SKT-k 2012. urteko Bazkide Kanpaina bihar, astelehena hasiko du. Lerro hauen bidez, herritarrak animatu nahi dituzte Ostadarreko egoitzatik, Geltoki kalea 25 zenbakira hurbildu eta bazkide egitera. Abenduaren 23ra arte luzatuko da kanpaina hau.
Era berean, bazkide direnei laguntzen jarraitzeko deia egiten diete, “kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen diru-laguntza ezinbestekoa baita”.
Hau guztiaz gain, elkarteko mendiko atalean federatu nahi duenak abenduaren 21a baino lehenago bulegotik pasa behar duela jakin arazi du.