Gipuzkoako Bertsolari finaleko txartelak salgai Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 12a

Igandea 17an, arratsaldeko 16:30etan Donostiako Ilunbe zezen plazan jokatuko da Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final handia, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin bertsolarien artean. Apalategi, Rezola eta Alaia dira berriak. Amaia Agirre azkenean finaletik gertu gelditu da, 472,5 puntu eskuratu zituen Hernaniko finalaurrekoan, Jon Martinek baino 7 gutxiago. Finaleko sarrerak salgai daude Jalgi tabernan datorren osteguna abenduaren 15era bitartean, aurretik denak saltzen ez baldin badira behintzat. Bestela, www.gpuntua.com/sarrerak web-ean eskuratu daitezke. Sarrerak 18 euro balio du, 12 Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 8 16 urtetik beherakoentzat.