Euskal Presoen eskubideen alde

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 12a

Lasarte-Oriako Bilduko zinegotziek, datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den manifestaldiarekin bat egingo dute.
Mobilizazio horren harira, abenduaren 16ean udal honetako Bildu-ko zinegotziek baraua egin eta eguerdiko 12:00tan kontzentrazioa egingo dute udalaren aurrean. Kontzentrazio honekin bat egin nahi duen herritar oro gonbidatua dago.