Aurreko astean Lasarte-Orian emakume bat jipoitzeagatik gizonezko bat atxilotu zutela eta, Udalak bihar asteazkena arratsaldeko 20:00etan Udaletxe aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu du. Udal ordezkariek burutuko dute emakumeen aurkako indarkeria kasu berri hau salatzeko ekintza eta protestaldian parte hartzeko eskatu die herritarrei.
Larunbatean goizaldera atxilotu zuten 34 urteko gizonezkoa Lasarte-Orian ustez genero indarkeria delitua egotzita. Ertzantzak jakinarazi zuenez, bikotekideari eraso egin zion eta eskaileretatik behera bota.
Erasoa, larunbatean goizeko hiruterdiak inguruan gertatu zen. Erasoa ikusi zuen pertsona bat emakumeari laguntzen saiatu zen, baina, lekukoaren eta erasotzailearen, bien arteko liskarra hasi zen, eta tirabiran zirela ertzantza heldu eta hau atxilotu egin zuen.