Udaletxe berriko obren eta Euskal Presoen eskubideen aldeko mozioak aurrera atera ziren

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 14a

Bart burutu zen Udalbatzarrean Udaletxe berriko obren eta Euskal Presoen eskubideen aldeko mozioak aztertu eta onartu ziren.
Batetik, Udalbatzarrean Hirigintzako batzorde buruak, Nerea Sanchezek azaldu zuenez, Udaletxe berria eraikitzean sortu ziren arazo eta aldaketek ordaindu behar dizkio Udalak enpresa eraikitzaileari. Honen ondorioz, kontratuaren aldaketa onartu behar da, nahiz eta "informazio hau guztia, azken momentuan jakin dugun". Izan ere, Nereak onartu zuenaren arabera, "bestela, ez digute Udaletxe berria emango eta ezingo da erabili". Aldaketa onartu zen eta EAJren abestentzio bozka izan zuen, "ezin delako ordaindu gabe utzi. Baina obra hauei buruz eman den informazioa ez da egokia izan. 600.000 euro ordaindu behar direla, orain jakin dugu".

Euskal Presoen eskubideak

Bestetik, Euskal Presoen eskubideen aldeko mozioa Bilduk aurkeztu arren, bai EAJ, baita PSE-EEk ere aurkako mozioak aurkeztu zituzten.
PSE-rena aztertu eta atzera bota zen. Ostean, EAJren mozioaren txanda izan zen. Bildurekin negoziaketa egin eta azkenean, transakzio-mozioa aurkeztu eta bozkatzeko orduan, PSEE-k aurka egin zuen eta lau abstentzio egon ziren. Beraz, berdinketa izan zen. Bigaren bozkak ere emaitza berdina izan zuenez, alkatearen kalitatezko bozkak mozioa aurrera ateratzeaekarri zuen.
Honen boitartez, Eusko Legebiltzarrak 2006ko urriaren 6an euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoa berresten du Lasarte-Oriako Udalak eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den Manifestaziorako deia egiten du.
Bestalde, Bilduko Tasio Arrizabalagak eta LOHP Ana Isabel Prietok PSE-EEk hainbat komunikabideetan argitara emandako informazioari buruzko kritika egin zuten.