Txalaparta, txistua, danbolina, xirula edo alboka... horiek izan dira gaur Manuel Lekuona kultur etxeko aretora hurbildu diren heldu, zein haurrek ezagutu eta entzun ahal izan dituzten euskal musika tresnak.
Iñaki Plaza eta Ion Garmendiaren eskutik, tresna bakoitzaren arlo teknikoa ezagutu dute, hala nola, nola eta zein materialaz dagoen egina edo nola jotzen den. Era berean, musika tresna hauekin jotzen diren doinuak ere ikasi dituzte, arin-arina, fandangoa edo biribilketa, esate baterako.
Eta saiori amaiera emateko, euskal eta nazioarteko musika tresnen nahasketa eginez, Iñaki eta Ionek sortu duten O+Hatz proiektuko hainbat doinuetaz gozatu dute aretoan zeuden guztiek.