Alderdi politiko desberdinetrako ordezkariak, zein herriko gazteak izan dira indarkeria egoera hori salatzeko bertan bildu direnak.
Gertaera
Larunbatean atxilotu zuten 34 urteko gizonezkoa Lasarte-Orian ustez genero indarkeria delitua egotzita. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, bikotekideari eraso egin zion eta eskaileretatik behera bota. Erasoa ikusi zuen pertsona bat emakumeari laguntzen saiatu zen, baina, lekukoaren eta erasotzailearen arteko liskarra hasi, eta tirabiran zirela ertzaintza heldu eta hau atxilotu egin zuen.