Lehenik, alderdi sozialistaren proposamena aztertu eta atzera bota zen.
Ostean, EAJ-ren mozioaren txanda izan zen. Baina Bildurekin negoziaketa egin eta transakzio-mozioa aurkeztu zuten azkenean.
Honen bitartez, Lasarte-Oriako Udalak Eusko Legebiltzarrak 2006ko urriaren 6an euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoa berresten du eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den Manifestaziorako deia egiten du.
Bozkatzeko orduan, PSE-EE-k aurka egin zuen eta lau abstentzio egon ziren, LOHP-ko bi kideak, PP eta Marisa Zubiri. Berdinketa sortu zenez, bigarren bozka egin eta emaitza bera lortu zen. Azkenean, alkatearen kalitatezko bozkak mozioa onartzea ekarri zuen.
Mobilizazioak
Urtarrilaren 7ko manifestazioaren harira, egun hauetan Donostiako kanpusean baraualdia egiten ari dira.
Astelehenean lehen txanda sindikatuek egin zuten eta honekin batera LAB sindikatuko kideek hainbat ekintza burutu zituzten EHko eskualde guztietan. Lasarte-Oria eta Usurbilgo LABeko delegatuak Michelingo atarian bildu dira Bilboko manifestazioari babesa azaldu eta era berean esku orri informatibo bat banatzeko.
Gaur, aldiz, Bildu-ko zinegotzien txanda izango da.
Gure herriko udal taldeak ere baraua egingo du eta herritarrei kontzentraziorako deia egin diete, gaur eguerdiko 12:00tan, udalaren aurrean.