Opari bilketako azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 16a

Lasarte-Oriako parrokiak Martutenen preso daudenentzako gauzak jasoko ditu Okendoko etxe zaharrean eta gaur da azken eguna
Presoei ondo datozkien zerrenda bat kaleratu dute eta bertan dira, besteak beste, barruko arropa berriak eta galtzerdiak, telefono txartelak (txipik gabekoak, 5eurokoak), tabako gorria, metxeroak, hortzak garbitzeko eskuila eta pasta, txanpua eta gela, pila, kartazal eta zigiluak, turroi biguna, txankletak eta kirol oinetakoak.
Abenduaren 24an Martuteneko espetxera joango dira presoei bisita egin eta opariak banatzera