Mendian, eskalada, eski edo btt-an dabiltzan herritarrei federatzea gomendatzen die Ostadar SKT-ko Mendiko sailak.
Horretarako, oraindik federatuak ez direnek Ostadarreko egoitzara hurbildu eta bertan bete ditzakete agiri guztiak. Atalean azaldu digutenez, lehengoz federatzeko azken eguna, abenduaren 21a izango da.
Bestalde, Mendiko sailari bultzada bat eman nahian, urtarrilaren 12an, arratsaldeko 18:30ean bilera bat egingo dute mendiko ataleko talde lana osatzeko. Beraz, saileko kide diren herritarrei bilerara joateko deialdia egiten diete.