Alboka eta Alboka Txiki abesbatzen Gabonetako kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 16a

Urtero bezala, Alboka eta Alboka Txiki abesbatzek Donostiako Mariaren Lagundia Ikastetxeko Txepetxa abesbatzarekin batera Eguberriko giroa ekarriko dute igandean, abenduaren 18an, 12:30ean, Ama Brigitarren komentuan eskainiko duten kontzertuarekin.
Besteak beste, “Gabeko izar”, “Birjiña maite” edo “Mesias sarritan” euskal abestiak, zein Estatuko eta nazioartekoak gabon kantak, “Stille nacht” edo “Deck the hall”, entzungo dira komentuko kaperan