2012an kiroldegiko guneak alokatzeko eskaera hilak 20ra arte egin daiteke

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 16a

Kirolen Udal Zerbitzuak Kirol Guneko pilotalekua eta pista, Kiroldegiko pista, padel kantxa edo Trinketa 2012 urtean zenbait egun eta ordutan alokatzeko aukera eskaini du.
Abenduaren 20a bitarteko epea ireki da interesatuek udalaren kirol instalazioetako atarietan eskaera hori egin dezaten.
Orduak, abenduaren 21ean 19:00etan Udalaren Kiroldegian egingo den zozketan banatuko dira.
Kirol zerbitzuak azaldu duenez, eskaera bakoitzari zenbaki bat emango zaio, beti ere eskatzailea zozketara bertaratu bada. Gainera, abonatuek izango dute lehentasuna.
Bestalde, zozketan zenbakiak atera ahala orduak aukeratuko dira.
Akuraren ordainketa, banku bidez helbideratuko da eta bi zatitan egingo da, bata urtearen lehenengo seihilekoan eta gainerakoa, bigarren seihilekoan. Kirol Zerbitzuak gogoratzen duenez, ez abonatuek, aparte, sarrera ordainduko dute.
Honetaz gain, Kirolen Zerbitzuak instalazioa behar izanez gero, dagokien jokalariei aste bat lehenago abisua eman eta ordaindutako dirua itzuliko diela jakin arazi du.