Ostiralean, Bilduko Udal taldeko kideek baraualdia egin zuten. Era honetara, astean zehar Donostiako kanpusean egin zen euskal presoen eskubideen aldeko baraualdiarekin bat egin zuten. Izan ere, egun horretan Donostian alderdi politiko eta erakunde publikoetako ordezkarien txanda izan zen.
Baraualdiaz gain, udaletxe aurrera atera ziren eguerdian eta ordu erdiz “Egin dezagun bidea. Euskal presoak euskal herrira” leloa zuen pankartarekin elkarretaratzea egin zuten.
Era berean. urtarrilaren 7an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egiten dute eta herritarrei honetara joateko deialdia egiten dute.