Kuadrillategi eta Gazte Klubekoen Lip Dub-a ikusgai

Txintxarri 2011ko abe. 19a, 01:00

Okendo plazan Kuadrillategi eta Gazte Klubeko gazteek azaroan egindako Lip-Dub koloretsua dagoneko ikusgai jarri dute YouTuben. Igande goiz hartan egindako lan txukuna islatzen du bideoak.

Lip dub koloretsu eta alaia grabatu zuten azaroan Kuadrillategi eta Gazte Klubeko gazteek Okendo plazan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Mari Kalanbre” kantuarekin.

Hiru aldiz grabatu zuten koreografia osoa bertan bildutako guztiak, planorik onenak aukeratuta eta “Mari Kalanbre” kantuarekin bideo polita osatzeko. Begiraleek ere primeran pasa zuten grabaketan txikienei nola dantzatu behar zuten esan eta dena ondo atera zedin uneoro saiatuz. Antolatzaileek ekimenaren balorazio ona egin zuten eta gustura geratu ziren gazteek emandako erantzunarekin.

Ikusteko:<a href="http://youtu.be/djcIlI0k2Y8" >http://youtu.be/djcIlI0k2Y8</a>