Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan eta Lan antzerki taldeak ikuskizun polita eskaini zuen ostiralean Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasle lasarteoriatar ohiak aktoretzat hartuta. Hiru Pulitzer sari irabazi zituen XX. mendeko idazle eta antzerkigile Thornton Wilder estatubatuarraren “La larga cena de Navidad“ obra antzeztu zuten herritarren aurrean eta primeran aritu ziren Ana Miranda zuzendariaren esanetara. Manuel Lekuona kultur etxeko areto nagusian jende asko bildu zen eta ikusleek giro onean igaro zuten arratsa.