20-2010 ekitaldiko aurrekontu orokorra onartu da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 20a

Gaur ez ohizko Udalbatzarra burutu da eta 2010 ekitaldiko aurrekontuaren kontu orokorra onetsi da. PPko Vanesa Velez eta PSE-Eeko Martin Moreno eta Iñaki Mugika falta ziren batzarrean.
Pablo Barrio alkateak azaldu duenez, Ogasun eta Kontu berezien batzordean onartua izan arren, legez Udalbatzarrean aztertu behar den gaia da. Bildu, PSE-EE, Marisa Zubiri eta EAJ-ko bozkekin onartu da eta LOHP-a abstenitu egin da.
Honen arabera, Udalak balantze ekonomiko positiboa izan zuen. Bere aktibo eta pasiboak 104.939.251 eurotakoak izan ziren. Honetaz gain, 6.746.290 eurotako irabazia izan zuen eta zorraren zenbatekoa 7.681.052 eurotako izan zen.