21Santo Tomas azoka bustia baina jendetsua

Txintxarri 2011ko abenduaren 21a

Euri zaparradei aurre eginez lasarteoriatarrak kalera atera ziren Ttakun kultur elkarteak antolatutako Santo Tomas azokan parte hartzeko.

Eguraldiari aurre eginez, atzo arratsaldean Santo Tomas azoka izan zen Lasarte-Oriako erdi gunean.
Urtero bezala, Ttakun elkarteak hainbat postu eta ekitaldi antolatu zituen, baina aurten kokaleku berria izan zuen, Okendo plaza.
Nahiz eta euria tarteka izan, herritar ugari hurbildu zen Okendo plazara eta giro ederra sortu zen bertan. Taloak, sagardo eta gaztainak dastatzeko aukera egon zen Xumela abesbatzaren doinuak lagun. Horretaz gain, Patxi Etxeberria eta Amaia Agirre bertsolariak izan ziren eta erromeria ere egin zen. Azken honekin asko izan ziren dantzatzera animatu ziren herritarrak.