22Gabonetako ipuin musikala

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 22a

Lasarte-Oriako Udal Musika eskolako ikasleek gabonetako ipuin musikatua eskaini dute gaur arratsaldean.
Mari, bere anaiarekin eguberriak igaro nahi zituen, gaztetzoaren istorioa ezagutu dute Manuel Lekuona kultur-etxeko aretoa bete duten herritarrek. Istorian zehar, eskolako musika tresna ezberdinek osatutako taldeek hainbat gabon kanta eskaini dituzte, hala nola, Birjina maite, Haurtxo txikia edo Din dan don.
Amaieran Alaken eta Oilarrak kanta-kantari doinuak jo dituzte guztiek batera eta Eguberri eta Urte berri ona opa dizkiete entzule guztiei.