Gorka Aristegik baditu pozik egoteko motiboak. Berak entrenatzen dituen LOKE-ko judokek denboraldi paregabea osatu baitute.
Amaia Curiel, Josu Olmos eta Mario Garridok Espainiako sanbo modalitateko txapelketan urrea eskuratu dute. Hori dela eta, “etorkizuneko kirolari” delakoak izendatu dituzte. Horrek, Gipuzkoako Diputazioaren diru laguntza bat jasotzea ahalbidetuko die hasi berri den denboraldirako. Leire Zubizarretaren kasuan, nesken borroka libre Olinpikoko Espainiako Txapelketan gailendu zen eta Amaia Curiel berriz, bigarren sailkatu zen.
Judoari dagokionez, bost Euskadiko Txapeldun izan zituzten igaro berri den denboraldian: Leire Zubizarreta, Josu Olmos, Mario Garrido, Kiara Tobajas eta Fermin Balda. Horietako bik, Olmos eta Garridok lortu zuten Espainiako Txapelketan egotea. Aipagarria Garridok lorturiko zazpigarren postua 23 urtez azpikoen mailan.
Hurrengo urteari begira, helburu da, alde batetik, txapelketetan aritzeko ekipoarekin aurten lortutako maila mantentzea, Aristegik esan digunez. Bestetik, aisialdiko talde bat ere badute eta bertara sasoian mantendu nahi dutenak edota lanagatik gehiago entrenatu ezin dutenak joaten dira. Haiekin ere lanean gogoz jarraitzeko asmoa dute.