T elleriatarrek betidanik erakutsi izan dute badela herrian harrijasotzaile treberik. Luis Mari aitaren bideari jarraituz, gustura aritu dira aurtengo denboraldian semeetako bi: Maiatzaren 28an, Urtzi Telleriak, anaia zaharrenak, Gipuzkoako Harri Txikien txapelketan parte hartu zuen Urnietan.
Irabazlea Aimar Irigoien izan zen, guztira, 9.050 kilo jasota; Urtzik, aldiz, 7.524 kilo altxa zituen eta txapelketako hirugarren postua eskuratu. Usurbilgo Santixabel festetan egindako harrijasotzaile lehiaketan, aldiz, txapelduna izan zen.
Era berean, erronka handia izan zuen ekainaren 19an, Aian, 163 kiloko harri errektangular zaharrarekin bost minututan marka pertsonala egiteko ahaleginean.
Eta lortu zuen. Bost altxaldi egin zizkion, bere pisuaren (77 kilo) bikoitza duen harriari.
Bestalde, ekainaren 6an, Adunan, Gorostidi Harria altxatzen ausartu zen, Telleriatarren txikiena, Beñat.
Hamabost urterekin 137 kiloko harri irregularra sei alditan jaso zuen eta ahoa bete hortz utzi zituen plazan bildutako guztiak.