Mutilek emandako mailarekin eta egindako lanarekin “gustura” agertu da maila hauetako zailtasunak kontutan izanik.
Michelingo futbol zelaiari dagokionez ere, kexa azaldu du Ageitosek. Berdegunea aldatzea beharrezkotzat jotzen du, nahiz eta onartzen duen oraingo krisi egoeran hagitz zaila izango dela Udalarentzat.
Baja ugari
Hurrengo urterako helburuen inguruan galdetuta, erregional mailan igotzeko aukerarik ez dutela esan du Ageitos-ek, aitatasun bajak, lan kontuak edota lesioak dituztelako hamaikakoan, baina ahal duten guztia egingo dutela adierazi du Kopan garaile atertzeko.
Hala ere, pozik egoteko moduan dira Texasen, Kadete eta Jubenil mailan, 1. kategorian taldea ateratzea lortu baitute hurrengo denboraldirako.