Herriko areto-futboleko bi taldeek denboraldi ona burutu dute. Aldaz Hortz Klinikaren kasuan, mantendu egin dira Nazional B mailan.
Gogorarazi behar da Aldaz lehiatzen ari den kategoria oso maila altukoa dela eta mantentze hutsa balentriatzat har daitekeela.
ISU Leihoak taldea berriz, Gipuzkoako Ligan aritu da aurten, baina egindako denboraldi borobilaren ostean, Euskal Ligara igotzea lortu du.