Gaztea izanagatik ere, -1983an jaioa da-, emaitza oso onak lortu ditu piraguismoan Maialen Chourraut herritarrak aurten ere mundu mailan.
BAT Basque Team proiektuan sartuta dago eta haren babesa baliatuz, hara eta hona ibiltzen da mundu osoko kanaletan barrena K1 mailako txapelketa ezberdinetan parte-hartzen.
Aurten bertan, Espainiako Txapelketa hamargarren aldiz irabazi du eta irailean brontzezko domina jantzi zuen Bratislavako Munduko Txapelketan. Hala ere, gogorarazi behar da eguraldi petrala tarteko, sailkapen probetan kanpoan geratzetik hurbil egon zela Chourraut.
Hurrengo erronka nagusia, urtebete barru, 2012ko uztailare 27tik aurrera egingo diren Londreseko Olinpiar Jokoetan itxura ona ematea da. Horretan jarriak ditu gogo eta arima. Izan ere, 2008ko Beijingo Joko Olinpikoetako sailkatze proban kanpoan geratu izanaren arantza kendu nahiko du horrela herriko kirolari internazionalenak.