Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat lagunek gaur arratsalderako deituta zegoen presoen aldeko brindisarekin bat egin dute. Bertan izan dira Ane Labaka eta Unai Muñoa bertsolariak, herriko presoei kantatuz. Bestalde, Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkatea ere gerturatu da Okendo plazara. Brindisean jakinarazi dutenez, Ibon Fernandez de Iradi presoa ospitalean ingresatu egin zuten ostiralean, urtebete eskakizun hori egiten aritu ostean. Proben zain badaude ere, badirudi bizkarrezurreko gaixotasun larriren bat izan dezakeela. Ekitaldiari idatzi baten irakurketarekin eman diote amaiera.
Hainbat lagunek gaur arratsalderako deituta zegoen presoen aldeko brindisarekin bat egin dute. Bertan izan dira Ane Labaka eta Unai Muñoa bertsolariak, herriko presoei kantatuz. Bestalde, Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkatea ere gerturatu da Okendo plazara. Brindisean jakinarazi dutenez, Ibon Fernandez de Iradi presoa ospitalean ingresatu egin zuten ostiralean, urtebete eskakizun hori egiten aritu ostean. Proben zain badaude ere, badirudi bizkarrezurreko gaixotasun larriren bat izan dezakeela. Ekitaldiari Presoen Lagunen Taldearen idatzi baten irakurketarekin eman diote amaiera.