Eguberrietan herriko preso politikoen egoera ezagutarazteko hainbat ekimen antolatu ditu, Presoen Lagun taldeak herriko hainbat eragilen babesarekin. Bi asteko egitarauan aipagarri da, “Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik” emanaldia prestatu dutela abenduaren 30, ostiralean 19:00etan Manuel Lekuona kultur-etxean, " presoen ahotsa herrira ekartzeko".
Emanaldirako testu eta olerkiak Ina Orotegik, Kepa Rezabal Txurdik, Ibon Fernandez Iradik, Aitzol Irigoienek eta Iurgi bilbotarrak idatzi dituzte “haiek ere badutelako zer esanik”.
Gainera Okendo plazan elkargune bat irekita egongo da urtarrilaren 7ra bitartean presoen eskulan erakusketa batekin eta egun hauetan hainbat ikuskizun ere eskainiko dira bertan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Azkenik Joseba Tapiaren kontzertua azpimarratu daiteke, musikariak “Eta Tira eta tunba” diskako doinuak joko ditu eta Manuel Lekuona kultur-etxean, urtarrilaren 6an arratsaldeko 19:30ean.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute Okendoko lokalean 5 eta 10 eurotako bono-laguntzak egongo direla.
EGITARAUA
Abenduaren 26 astelehena
18:00etan, Bea Egizabal ipuin kontalaria, lokalean.
Abenduaren 27 asteartea
18:30an, Zigor Lanpre DJ-ak saio didaktikoa eta musika jartzea, lokalean.
Abenduaren 28 asteazkena
18:00etan, Porrotx, lokalean.
Abenduaren 29 osteguna
19:00etan, Bertso saioa, lokalean.
Abenduaren 30 ostirala
19:00etan, Olerki emanaldia, Kultur-Etxean. Ondoren, pintxo-luntxa, lokalean.
Abenduaren 31 larunbata
19:00etan, Euskal Presoak Etxera manifestazioa, Okendotik.
Urtarrilaren 2 astelehena
19:00etan, Ataramiñe kultur elkartea eta argitaletxearen aurtengo argitalpenen aurkezpena, lokalean
Urtarrilaren 3 asteartea
19:00etan, Poesia emanaldia, Ramon Agirrerekin, besteak beste, lokalean.
Urtarrilaren 4 asteazkena
19:00etan, Torturaren Aurkako Taldearen bideoaren aurkezpena, lokalean.
Urtarrilaren 5 osteguna
18:00etan, presoen eskulan erakusketa, lokalean.
Urtarrilaren 6 ostirala
19:30ean, Joseba Tapiaren kontzertua, “Eta tira eta tunba”, Kultur-Etxeko aretoan.
Urtarrilaren 7 larunbata
17:30ean, Manifestazioa Bilbon, Euskal preso politikoen defentsan. Kolosala izango da!