Beltzak Rugby Eskolak banatu du saskia

Txintxarri 2011ko abenduaren 26a

Duela urte batzuek Beltzak Rugby taldeak haurren artean errugbia ezagutarazi eta zabaltzeko asmoz eskola sortu zuen eta Ostadar Kirol Elkartean sartu. Urtean zehar hainbat gauza antolatu dituzte, urte amaieran sos batzuek ateratzeko saski baten zozketa egin dute eta 2466 zenbakiari egokitu zaio. Aurreko astean jaso zuen jabeak otar eder hori. Bestalde, Beltzak-Ostadar Rugby Eskolak eskerrak eman die emandako laguntzarengatik, Arregi elektrizitateari, Balerdi haretegiari eta Txitxarro zein Arzk jatetxeei.