Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehen arratsaldean Biyak Bat elkarteko abesbatzak emanaldia eskaini du Atsobakar zaharren egoitzan. 18:00etan hasita hainbat euskal abesti kantatu dituzte Atsobakarreko zaharrentzat. Bestalde, asteazkenean familiaren eguna ospatuko dute. “Bicicleta, cuchara, manzana” izenburua duen Alzheimerrari buruzko dokumentala eskainiko dute zaharren egoitzan, 17:30ean eta ondoren gaia jorratuko dute bideo-forumean.