Ostiralean Kultur etxean egingo da aurten "Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik” ikuskizuna. Abenduaren 30, ostiralean 19:00etan Manuel Lekuona kultur-etxean, "presoen ahotsa" ekarriko dute Lasarte-Oriara, emanaldirako testu eta olerkiak Ina Orotegik, Kepa Rezabal Txurdik, Ibon Fernandez Iradik, Aitzol Iriondok eta Iurgi bilbotarrak idatzi dituzte.
Joseba Tapiaren kontzertua ere azpimarratu daiteke egitarauan, musikariak “Eta Tira eta tunba” diskako doinuak joko ditu eta Manuel Lekuona kultur-etxean, urtarrilaren 6an arratsaldeko 19:30ean.
EGITARAUA
Abenduaren 26 astelehena
18:00etan, Bea Egizabal ipuin kontalaria, lokalean.
Abenduaren 27 asteartea
18:30an, Zigor Lanpre DJ-ak saio didaktikoa eta musika jartzea, lokalean.
Abenduaren 28 asteazkena
18:00etan, Porrotx, lokalean.
Abenduaren 29 osteguna
19:00etan, Bertso saioa, lokalean.
Abenduaren 30 ostirala
19:00etan, Olerki emanaldia, Kultur-Etxean. Ondoren, pintxo-luntxa, lokalean.
Abenduaren 31 larunbata
19:00etan, Euskal Presoak Etxera manifestazioa, Okendotik.
Urtarrilaren 2 astelehena
19:00etan, Ataramiñe kultur elkartea eta argitaletxearen aurtengo argitalpenen aurkezpena, lokalean
Urtarrilaren 3 asteartea
19:00etan, Poesia emanaldia, Ramon Agirrerekin, besteak beste, lokalean.
Urtarrilaren 4 asteazkena
19:00etan, Torturaren Aurkako Taldearen bideoaren aurkezpena, lokalean.
Urtarrilaren 5 osteguna
18:00etan, presoen eskulan erakusketa, lokalean.
Urtarrilaren 6 ostirala
19:30ean, Joseba Tapiaren kontzertua, “Eta tira eta tunba”, Kultur-Etxeko aretoan.
Urtarrilaren 7 larunbata
17:30ean, Manifestazioa Bilbon, Euskal preso politikoen defentsan. Kolosala izango da!